XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Indarkeriaren aurka

Indarkeria, gaitz bat da; arazoak konpontzeko ez du balio indarkeriak; indarkeria ez da iñola ere gizakien maillari dagokion gauza.

Indarkeria, gezurra da, gure sinismeneko egiaren aurka dijoalako ta gure gizatasunaren egiaren kaltean dijoalako.

Indarkeriak, giza-biziaren balioa ta gizakiaren askatasuna, ondatu ta desegin egiten ditu, babesten dituala esan arren....

Indarkeriaren gezurrak ez ditzala lausotu ta kamustu, irlandar kristauon gizabidea ta kristau-ziurtasuna....

Giza-erailketari ez dezaiola, arren, iñork erailketa beste izen goxoagorik eman.

Alde bateko ta bestekoen artean dabillen giza-erailketen leiaketa gogorrari, ez dezaiola iñork izen bigunagorik eman.

Eta indarkeria beren eskuz darabilkiten guztieri, terrorista izen eman ala ez, ondorengo itz zorrotz auek esan dizkie, mundu osoan barrena zabalduz: Indarkerian tarteko diran gizonezko ta emakumezkoeri esan nai diet nere itza.

Biziaren babesle sutsu danaren itzez mintzatu nai nuke zuentzat.

Belauniko eskatzen dizuet, indarkeriazko bide-zidorrak utzirik, pakearen bide zabaletara biurtu zaiteztela arren baiño arrenago.

Zuzentasunaren billa zabiltzatela esango didazute.

Ni ere zuzentasunaren billa nabil, nik ere sinisten dut eta itxaro dut zuzentasuna!.

Baiña, indarkeriak desegin eta ezereztu egiten du zuzentasuna.

Eta Irlanda`ri dagokionez, zuek ainbeste maite duzutela diozuten Irlanda, ta maite dituzuten Irlanda`ko gauza on jatorrizkoak, ondamendira eramatea besterik ez duzute lortuko indarkeriaren bidez.

Jainkoaren izenean eskatzen dizuet: Biur zaitezte Kristo`rengana, gizaki guztiak barkapenean eta pakean bizi daitezen, Gurutzean il bai-zan bere bizia emanez, ta ez iñori kenduz.

Gazteentzat eskakizunak

Gazteeri itzegitean, ez da ibilli arinkeritan: ez die losintxarik egin, ez ditu engañatu nai izan eskeintza politak eta gauza errazak emanez, gure arteko eliztar eta erritar zenbait ikusi izan ditugun eran.

Ez orixe.

Eskaera zorrotzak egin dizkie, beren on eta mesederik aundienerako.

Indarkeriaren atzaparretan loturik gerta daitezkean gazteeri egin nai diet dei bizi bat.

Gazteentzat dudan maitasunez, gazteengan dudan uste osoagatik esaten dizuet: Ez entzun, arren, gorrotozko, bendeku ta aserrezko izketarik.

Etzaiteztela joan, otoi, norbaitzuen eriotza nai duten gidari-buruzagien atzetik.

Maita ezazute bizia, errespeta ezazute, bai zeurongan eta bai besteengan.